GAZTEDI GAZTEEN ELKARTEAREN AURKEZPENA
SARRERA
Fatimako Andre Maria Parrokia bada ere lerro hauetan hizpide dugun kanpaldiaren arduraduna, beronek, "GAZTEDI GAZTEEN ELKARTEA" (aurrerantzean Gaztedi)-ren esku uzten du kanpaldi honen ardura osoa.
Hori horrela izan da, interesgarri deritzogu elkarte honek urtero antolatzen dituen ekintza eta aktibitate entzutetsuenak laburbiltzea; Kanpaldia ez baita talde honek antolatzen duen ekintza bakarra, honetaz gain beste aktibitate interesgarri ugari eskeintzen da. 25. urtemuga betetzen duen udaleku hau urte guztian zehar egindako lanaren saria bezala ulertu behar da eta denboraren poderioz Kanpaldia, Errenteriako haur eta gaztetxoen ilusio handietarikoa delaz jabetu gera.
Gaztediren berezitasun interesgarrienetakoa, duen izaera irekia da, hori Errenteriako herritarroi eta bertakoa ez den beste edozeini ere, gure ekintzetan parte hartzeko aukeran isladatzen da; azken batean, haur eta gaztetxoei denbora pasatzeko aktibitate batzuk eskeintzein zaizkie, umore honez eta beti helburu pedagogiko baten lemapean.
BURUTUTAKO EKINTZAK
IHAUTERIAK
Urte guztietan Ihauteriak ospatzeko aukera eskeintzen da konparsa baten inguruan. Konparsaren atzetik haur gaztetxo eta begiraleek egun horietarako prestatu diren dantza eta desfileei esker bertoko kaleak alaitzen dituzte.
Konparsa 11-25 urte bitarteko gazteek osatzen dute. Jantzi bizi eta musika alaiak aukeratzen dira, hauek, karroza umil baino landu batekin bat egin ohi dutelarik.
Urtero Errenteriako kaleetan zehar dantzatzen da Ihauterietako asteburuan. Trintxerpera berriz, astebete beranduago jotzen da konparsa eta guzti.
BIDAIAK
Urtean zehar bidaiak antolatu ohi dira elkarbizitza lantzeko asmoz. Irteera hauetararako autobusa, trena eta etxeak alokatuko behar izaten dira.
Gaztetxoak elkarlanean aritzen dira antolatzen diren jokoetan eta berauei esker, besteekiko komunikazioa garatzen dute eta lagunen balioaz jabetu ohi dira.
JAIALDIAK
Gaztedik urtean zehar jaialdi ezberdinak antolatu ohi ditu:
-
Gabonetako jaialdia: Urtero Gaztediko aktuazioa izaten da bertako aretoan. Jaialdi honetan Gabonen iristea ospatzen da. Horretarako haurrek, ekintza ezberdinak antolatutzen dituzte, sarrera irekia izanik.-
Udaberriko jaialdia: Martxoan ospatzen da bigarren hiruhilabeteari amaiera emateko. Ospakizun hau elkarteko haur eta gurasoei zuzendua dago bereziki.
Jaialdi hauen bitartez, haurrek besteen aurrean antzezteari beldurra galtzen dute. Gainera beraiek prestatutako jaialdia denez, gusto handiz egiten dute eta berauen gurasoek ondo pasatzen dute seme-alabak antzezten ikusita.
SOLASALDI ETA HITZALDIAK
Urtean zehar hainbat solasaldi edo hitzaldi antolatzen dira gaztetxo nahiz gurasoekin. Hitzaldi hauetan guraso edo haurrei interesgarriak gerta dakizkieken gaiak aztertzen dira. Normalean, solasaldi hauek harrera oso ona izaten dute. Azkeneko urteotan izan diren hitzaldi batzuk honako hauek izan dira: sexualitatea, Alzheimer, ihesa, marginazioari Hitzaldi hauetarako gaietan adituak izaten dira solakideak.
TALDE DINAMIKA
Gaztediko haur, begirale eta sendotzako gaztetxoek, asteburuko topaketak egin ohi dira, formaziorako interesgarriak gerta dakizkiguken gaiak aztertuz. Topaketa hauek asteburuta ospatu ohi dira.
EGIRALE PRESTAKUNTZARAKO IKASTAROAK
Gaztedi, bere begiraleen heziketarako gaitasunaz arduratzen da eta horregatik, hauetako askok Hezkidek antolatzen dituen begirale kurtsoetan parte hartzen dute.
GAZTETXOENTZAT EKINTZAK
q
Txirrin-Txarran eguna: Apirilan ospatu ohi da, egun honetan, Gipuzkoako beste gaztetxo desberdinekin elkartuko gara, eta gaztetxoek, bere inguruko haurrak ezagutzen dituzte egun honetan. Egun hau Bizi Alai Federazioak antolatu ohi du, Gaztedi federazio honen partaide da.q
Astero, Gaztedik bere lokaletan 1, 2, 3 eta 4. .DBHko gaztetxoak elkartuko ditu astialdia emateko asmoz. Ekintza ezberdinak eraman ohi dira aurreraq
Kurtsoan zehar egun pasako irteerak edo arratsalde pasako irteerak egiten dira ingurunea ezagutzeko asmoz. Eguraldiaren arabera, lokalak utzi eta inguruko mendi eta zelaiak bisitatzen dira: San Markos, Listorreta, Arramendi… horrela kalea utzi eta naturarekin kontaktoan jarriz.q
Kurtso amaieran, nahiz gabonetan edo ihauterietan aktibitateei amaiera emateko, merienda ezberdinak antolatzen dira.q
Bideo-forum-ak: Egungo gai interesgarrien inguruan bideo proiekzioak egiten dira. Bertara hurbilduko den jende kopurua nahiko interesgarria izan ohi da.
BEGIRALE TOPAKETAK
Kurtsoan zehar haurrekin egin behar diren aktibitate ezberdinak prestatzeko begiraleak elkartu egiten dira Gipuzkoako aterpetxe ezberdinetan. Topaketa hauek hiru hilabetetik behin egiten dira eta bertan taldeko helburuak, ekintzak eta abar. aztertzen dira.
Era berean urtean behin Loiolako Santutegian, Gipuzkoa osoko begiraleak elkartu ohi dira, haurren heziketan interesgarriak diren gaiak lantzeko.
UDAKO KANPAMENTUAK
Ikasturte gailurreratze moduan, Gaztediko Kanpaldiak antolatzen dira haur eta gaztetxoentzat. Hamabost egineko bi txanda antolatzen dira, Burgoseko Quintanar de la Sierra herri inguruan. Lehenengo txanda ekainak 24tik uztailak 7 arte izaten da, bertara 14tik 18ra bitarteko gazteak doaz. Bigarren txandan, uztailak 7tik uztailak 21ra egiten da 9tik 14ra bitarteko haurrekin. Gutxi gora behera 140 haur-gaztek parte hartzen dutelarik.
Jarraian kanpaldien helburu eta ekintza aipagarrienak laburbilduko dira:
HELBURUAK
Kanpamentua kokatuta dagoen ingurugiroa ezagutu eta bere hurbiltasunean bizi.
Talde barruan elkarbizitza indartu.
Norberaren izakera landu, besteenganekiko hurbiltasunean.
Egun hauek elkartasunean, bestei zerbitzuan eta laguntasunean igaro.
Hiriaren ingurugiroak eskeintzen dizkigun erosotasunak, alde batetara utziaz,
mendi giroan bizi.
Heziketa prozesu honetan, ekintza dibertigarrien bitartez, egun alaitsuak
igarotzea.
Fisiko edo psikiko ezintasunak dauzkaten haurren integrazioa lortu.
Oztopo arkitektonikoak kontutan hartuz, ekintzak eta jokuak aurreko puntuari
begira egokitu.
EKINTZAK:
v
Hiru egunetan zehar mendiz-mendi irteerak egiten dira. Taldeak kanpamendutik kanpo egingo ditu gauak aterpe ezberdinetan.v
Txanda bakoitzean zehar, ibilaldi bana egin ohi da autobuses, leku interesgarriak ezagutu asmoz: Playa Pita, Santo Domingo de Silos, Covarrubias, Las Lagunas de Neila, Picos de Urbión,...v
Txanda bakoitzean ere, herriko piszinetara joan ohi da.v
Kanpamentu guztian zehar, hainbat ekintza, jolas eta joku desberdin egin ohi dira partaide guztientzat.
Gure kanpamentuan zerbitzaririk ez daudenez, kanpamentuko iharduera guztiak haurrek eta begiraleek egin beharko dituzte, nola ahala; ontziak eta arropak garbitu, jangela eta denda desberdinak txukundu, etb...
Hau guztia egiten da, ekintza hauek arrunt garrantzitzuak direlako haurraren heziketarako.
Gaztedik egiten dituen aktibitate guztietan Euskara kontuan izaten du. Haur edo gazte bakoitzari, bere ingurunearen kontzientzi hartze lan horretan, euskarak bizian duen garrantzia transmititzen saiatzen gara.
KANPALDIAREN XXV. URTEMUGA
SARRERA
2003 urtean, Fatima Parrokiako kanpamentuak 25 urte beteko ditu, eta kanpamentuan parte hartu dugun begirale, sukaldari, arduradun, montatzaile eta laguntzaileek behar bezalako omenaldia egin nahi diogu.
Kanpamentua guretzat, erronka bat ezezik, Errenteriako haur eta gaztetxoentzat aisialdirako aukera bat eskaintzeko modu bat izan da, eta ez da soilik ondo pasatzeko , baizik eta baloreetan hezitzeko eta elkarbizitzeko gune bat izan da gu guztiontzat.
Atzera 25 urte egiten baditugu, ez dugu egun topatzen ditugun udaleku, edo gazteleku eta aisialdirako aukera ezberdinak aurkituko... Orduan begirale eta arduradunen gogo eta ilusioak izan ziren heziketa proiktuaren erroak. Baliabide material gutxirekin egin zen lehen kanpaldia Belagoan kokatzen dugu: 10 gaztetxok eta 2 arduradunek hasi zuten abentura hau. Etzegoen programaketa finkorik baina elkarrekin 10 egun igarotzeko gogoa hain zen handia!!
Hurrengo urtetan kanpaldia Quintanar de la Sierran kokatu zen, eta infraestruktura mailan pixkanaka hobetzen joan ginen, programaketari garrantzi handiagoa eman zitzaion, eta beti bezala gogo eta ilusioz betetzen genituen gure motxilak udaraz udara. Bertan, auzoko eta Errenteriako100 begiraletik gora eta 2000 haur-gaztetxok parte hartu dute.
Gaur egun aisialdirako heziketa duten begirale talde eta sendoa, eta urte hauetan landu dugun esperientzia dira gure bermea. Ez dugu ahaztu behar, kanpamentuan parte hartu duten guztiek bolondres moduan aritu direla, gure egitekoa karisma bereziz hornituz. Eta hori guztia ospatu beharra dagoela uste dugu, behar bezalako festa giroan, partaideei merezitako omenaldia eginez, eta aurrera begira etorkizuneko ildoak ipintzea, gure kanpaldiak gutxienez beste 25 urtetan, egun bezain sendo eta indartsu jarraitu dezan!!
XXV. URTEMUGAREN HELBURUAK
Kanpamentuaren zilarrezko ezteiak ospatzearekin, honako helburuak lortu nahi ditugu:
1) Kanpamentuan parte hartu duten laguntzaile guztiei behar bezalako omenaldia egitea.
2) Bertatik igarotako haur eta gaztetxoentzako topatzeko gunean bilakatzea.
3) 25 urte hauetan bizitako esperientziak elkarbanatzea, eta etorkizunerako lan ildoak ipini ahal izatea.
4) Errenteriako biztanleen artean, kanpamentuaren bizipena ezagutzera ematea.
BURUTUKO DITUGUN EKINTZAK
ERAKUSKETAK:
25 urte hauetan bildutako argazkiak, diapositibak, bideoak, idatziak, materialak, programazioak, oroigarriak, abestiak asko dira, eta ziur gaude bertatik igarotako errenteriar guztiontzat, berriro ere ikustea interesgarria izan daitekela. Beraz, hauek guztiak kaleratu eta Errenteria mailan erakusketa egiteko asmoa dugu.
Erakusketa, Irailaren erdikaldean burutuko dugu, eta bertara hurbiltzen den edonork, kanpamentura itzultzeko unetxoa izan dezala nahi dugu.
KOMUNIKAZIOA
CD eta LIBURUXKA BATEN KALERAKETA.
Urte hauetako argazki, abesti, irudi eta oroigarriak parte hartu duten guztien artean elkarbanatzeko, CD eta liburuxka bat kaleratzea pentsatzen dugu. Aldi berean, urtemugarako web orri batekin lanean ari gara.
HERRI-LURRALDE MAILAKO KOMUNIKAZIOA
Herri eta lurralde mailan, gure kanpaldiaren berri ematea garrantzitsua iruditzen zaigu. Alde batetik partaide guztien lana jakitera emateko, eta bestetik bolondresgoan oinarritutako ekimen mota hauek sustatzeko.
Horretarako aldizkari eta komunikabide ezberdinetan komunikazio plana garatuko dugu: Txala eta solasaldiak, mahai ingurual, artikuloak, entrebistak, erreportaiak...
KANPAMENTURA BUELTATZEA
Asteburu batez berriro ere Quintanar de la Sierrarara bueltatuko gara, betiko kanpai dendetan lo egitera, bertako ekintzak berreskuratzera, eta Errenteriako izena behin gehiago Burgosen zabaltzera.
Kanpaldi irekia izango da hau, hots, bertatik igarotako edozeini zabaldua.
Ekintza honetarako data oraindik zehaztu ez badugu ere, bi aukera proposatu dira:
1) Ekainaren 21-22an
2) Uztailaren 25-26an
OROIGARRIA
X. eta XX. urtemugan egin genuenaren antzera, XXV. Urtemugan parte hartzen duten guztiontzat oroigarri bat egindo dugu.
DIRULAGUNTZA ESKAERA
Aurtengo Urriako lehenengo hamabostaldian, Errenteriako Niessen elkartean, Kanpaldiaren XXV. urtemugaren inguruko exposaketa egingo degu eta horretarako material ugari beharko degu:
·
Argazkiak handitu·
Triptikoak egin·
Publizitate kartelak inprimitu·
Koloreko kopiak egin·
Kanpamenduko bertako leku ezberdinak agertu nahiean (presa, mendia, jolas-lekua, etabar) egin beharko diren muntaietarako materiala·
Kuadro edo marrazki ezberdinak egiteko materiala·
Etabar luzea
Kanpako XXV.en Komisio honetatik zera proposatu nahiko genuke:
Exposaketan inguruko publizitate, kartel, triptiko eta bestelakoetan KUTXAren logotipoa jartzeko prest ginake, beti ere erakunde honek guzti honetarako laguntzarik eskeiniko balu.