![]()
| 1.- Nere lehen urtea kanpara nere kuadrila joaten zelako joan nintzen, baina urteak pasata engantxatzen zidan zerbait zela konturatu nintzen, eta ala jarraitu nuen kanpamendura joaten nere haur bezala azken urtea etorri zan arte. Oraindik gogratzen dut zenbat negarrak bota genituen gure kurtsokoak kanpara ez ginela bueltatuko konturatu ginenean. Baina nik begirale izateko esperantza neukan eta begirale bezala sartzearen arrazoi handi bat kanpara bueltatzea izan zen. Eta hor nabil nere laugarren urtea begirale bezala eta berriro kanpamendura joateko prest. Egia da bai haur eta begirale beala kanpamendura joatea oso ezberdina dela eta bakoitzak bere alde onak ditu, begirale bezala joaten zarenen haurrek aportatu eta aberasten zaituzte eta hori da neretzako urtero-urtero kanpara bueltatzearen arrazoia. |
| 2.- Gure helburu nagusia kanpara joatean, haurrek 15 egun ahaztezin pasatzea da, beraiek ondo pasatzea eta elkarbizitza horrekin bai beraien artean eta bai gu ezagutzea. Ezin dugu ahaztu Gaztedi-Txiki taldearen helburu garrantzitsuenetariko bat giza baloreak lantzea eta Jaungoikoarekin daukagun arremana lantzea dela, gai hau jorratzeko modu oberenetako bat, haurrek gu erreferentetzat hartzea dela iruditzen zait. |