1.- Kanpamentuak historia luze eta handia du, eta bertan ibilitakoak asko eta asko gara, eta denok, -argazki asko baitira-, goxo aski oroitzen ditugu han iragandako egun eta esperientziak. Eta guzti honek parrokiaganako hurbiltasuna eta batasuna sortzen du.
Bestalde, haur eta gazteekiko parrokiako lanean Kanpamentua guztiz garrantzitsua iruditzen zaigunez, Urte Pastorala antolatzekoan garrantzi handia ematen diogu kanpamentuari: begiraleen presentzia zihurtatuz, haurren partaidetza, apaizaren presentzia, etabar.
2.- Kanpamentua, urtetik urtera, zaindu eta aurrera ateratzen saiatzen gara, gure parrokiako aktibitate bat delako, haurtxo eta gazteentzat antolatua eta beraienganako urteko pastoral helburuen barnean antolaturikoa.
Kanpamentuak gauza asko eskeintzen dizkigu denoi:
  • Elkarbizitzaldia: naturan eta lagun askoren artean; kristau balioetan errotutako jolas, ibilaldi, reflexio, eginbehar eta aktibitate konpartitu pillo batez ornituriko elkarbizitzaldia, naturarekiko eta lagunekiko errespetoan.
    Heziketa, lana, atsedena eta dibertsio une ederrak eskeintzen dizkigu kanpamentuak.
  • Begirale, sukaldari, montadore eta kanpak ongileen dohain osozko lana: dohantasunaren balioa, ezeren truke eta besteen onerako egiten den lanaren balioa.
Gazte eta haurrek aldiz, bere presentzia fidela eta alaiakin gazteen alde parrokiatik egiten ari garen Gazte Pastoraltza balioztatzen digute.
Kanpamentuak, ahal den bitartean, segitu behar du orain arte bezala bere zerbitzua fidelki eskainiz.
3.- Geroari begira eztugu helburu asko zehazturik -agian hau da momentu egokia gerorako helburu batzuk zehazteko-, baina ilusio eta emaitza berdinekin segitzea espero dugu. Gauzak nahiko aldatu dira urte hauetan, gazteen kopurua nahiko jautsi gure parrokietan, begiraleak ere orokorrean ez dute urte asko irauten, eta guzti horrek zer pentsarazi egiten digu, batez ere kontuan hartuz Kintanar urrun dela, eta haur eta gazte kopuru handian ibili behar dugula kanpamentua errentablea izateko. Baina, hala eta guztiz, fideltasun handia dago kanpamentu inguruan: montadore, oraingo eta aintzinetako zenbait begirale, sukaldari, eta haur eta gazteen urtetik urteroko partaidetza fidela.
Hori dena kontuan izanik, eta hurrengo urteetako begiraleak izanen ditugula pentsatuz, aurrera segitzeko pentsamentu sendoakin gaude.
Geroari begira, eta kontuan izanik pertsonak dirala gure kapitalik handiena, kanpamentua Kintanarren urtez urte ospatu ahal izatia dugu helburu nagusia, beharrezkoak diran haur, gazte, sukaldari, montadore, ongile eta begiraleen laguntzakin; eta horren barne, beste zenbait beste zenbait helburu: estrukturak zaharberritzen joan beharrei eta bertako gobernuko normatiba berriei aurre eginez.
Poztasun askoz ikusten dut kanpamentuaren inguruan daudenen lana, lan-konpartitua, bai antolakuntzan, programaketan, zaharberritzean, etabar. Neune ez bait nago denbora askorekin, Alabergako ardura ere hartu dugunetik, eta, batez ere, Xabier kanpoan dugunetik. Ekainarako etorriko zela esan zida. Ea egia den!.
Hala eta guztiz, parrokia ere, batez ere katekistak eta, gehiago inplikatu beharko genituzke, katekesiako haur asko bait doa, eta kanpamentua parrokia osoaren ekintza baita. Baita ere begiraleengan inbertitzen dugun guzia kanparen onerako izango da.

Itzuli / Volver