1.- Bertako konbibentzia, giro eta jolasak apartak zirelako. 15 egunetan
zehar ez zegoen aspertzeko aukerarik eta egon naizen urte guztietan lagun
eta oroitzapen handiak ekarri ditudalako nirekin. Kanpak gauza asko eta
desberdin bizitzeko aukera eman dizkit eta behin handik pasa ondoren
hurrengo kanpa noiz iritsiko zain egoten nintzen. Azkenean konfirmazioa egin
nuenean ez ninduten berriz joaten utzi ze bestela...
2.- Urte batean "supervivencia" proba egin genuen. Bertan 3 talde egin
genituen eta talde bakoitza herri batean utzi ziguten gure kontura molda
gintezen. Ez geneukan dirudik ezta janaririk ere. Zera egin behar genuen,
atez ate joan lana baten eske eta horren truk janaria lortu. Haiseran atea
jo ta zera esaten genuen: "Mesedez, lanen bat baduzue jateko zerbaiten truk"
ta etxe askotan saiatu arren ez ziguten ezer ematen. Azkenean atea jo ta hau
esaten genuen "Mesedez, herri honetan janaririk gabe utzi gaituzte,
jatekorik bai?" Ta etxeren batean arrultza pare bat (ez dakit nola jateko
baina borondatea egon zen), beste etxeren batean janari lataren bat, fruta
eta horrela eguna pasatzeko janari nahikoa lortu genuen. Beste batzuk berriz
zelai oso bateko belarra moztu behar izan zuten albondiga otarteko bat
lortzeko.

Normalean urtero bi egunetako irteera bat egiten genuen, kanpoan egun bat
lo eginez, baina urte batean 4 egunetakoa egin genuen: kanpatik Picos de
Urbionera, ta bertatik Pitillas lakura ta gero ia kanparaino itzuli. 4 egun
haietan erlazioak estutzeko aukera izan genuen. Kosta zitzaigun baina oso
arro iritsi ginen. Beste urte batean galdu egin ginen ta urik gabe gainera.
Kanpara ailegatzean monitoreak ur bidoa askorekin prest genituen.

Beste behin eurijasa batean, kanpa osoa inundatu zitzaigun ta gure plater
eta potoekin ura ateratzen saiatzen ginen baina alferrik. Azkenean
lohiarekin jolastu genuen: bainujantzia jarri, karrerila hartu eta segadan
botatzen ginen.
Beste une berezi asko bizi izan ditut: azken gaba suaren aurrean;
taldeka antzerkiak, dantzak edo jolasak egiten genituenean. Azken finean
kanpak gauza berri eta une berezi asko bizitzeko aukera eman zizkidan.

Itzuli / Volver